Niko Eizagirre eta Igor Jauregi izan dira nagusi Euskal Herriko Mus txapelketako Zarauzko kanporaketan

Zarauzko hitza 2020ko ots. 3a, 10:08

Gipuzkoako kanporaketarako sailkatu dira Zarauzko finala jokatu zuten bi bikoteak: Niko Eizagirre eta Igor Jauregi, eta Eñaut Aranzabal eta Mikel Ruiz.

Aurreko larunbatean, otsailak 1, Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako kanporaketa izan zen Zarautzen. 16:00etan hasi ziren partidak Arrano tabernan, eta hainbat orduz jardun ondoren, iluntzean izan zen finala. Azken norgehiagokan, Niko Eizagirre eta Igor Jauregik osatutako bikoteak eta Eñaut Aranzabalek eta Mikel Ruizek osatutakoak neurtu zituzten indarrak. Finalaren atarian geratu ziren Ander Etxeberria eta Ion Arozena, hirugarren postuan.

Eizagirre eta Jauregi gailendu ziren.Zarauzko finalean, eta beraz, Gipuzkoako kanporaketan aritzeko txartela lortu zuten. Beste bi finalistak - Eñaut Aranzabalek eta Mikel Ruizek - ere herrialdeko kanporaketarako sailkatu dira; beraz, herriko lau ordezkari egongo dira otsailaren 29an jokatuko den Gipuzkoako saioan. Martxoaren 14an izango da Euskal Herriko finala.