Egoiliarrentzat egokitu dituzte Mateo Mujika kaleko aparkalekuak

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 3a, 15:00

Mateo Mujika kalean asfaltatze lanak egin ondoren, norabide bakarreko bihurtu dute –Gipuzkoa kaletik sarrera eta Lapurdi kaletik irteera izango duena–, eta aparkalekuak egoiliarrentzako egokitu dituzte, alde bietan baterian aparkatzeko modua jarriz. Bosgarren gunekoek aparkatu ahal izango dute bertan, eta momentuz ez dago indarrean. TAO zerbitzukoek adierazi dute aurki jarriko dutela martxan, eta hori iragartzeko abisua jarriko dutela.