Igande honetan jokatuko dute Plaieroetako hurrengo jardunaldia

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 4a, 09:15

Liga erregularreko azken jardunaldia jokatuko dute emakumezkoek igandean. Gizonezkoek, berriz, 10. jardunaldia izango dute jokoan.

Igandean jokatuko dute Hondartzako 76. Pako Urkia Futbol Txapelketako hurrengo jardunaldia, 09:45etik aurrera. Emakumezkoetan, igandean bertan geratuko dira erabakita ligako eta kopako lehian izango diren bi taldeak. 

Gizonezkoek, berriz, hamargarren jardunaldia izango dute jokoan.

Hemen daude ikusgai partida guztiak:

Emakumezkoak

Euskalduna - Balearri Elkano
Kirkilla Enea jatetxea - Katixa
Lukas Ardotegia - Itxas Lur taberna
Talai Mendi kanpina - Sakana Limoss
Kebidek - Kupela Taberna

Gizonezkoak

Pukas Shelter - Arrano
Talai Mendi kanpina - Kirkilla Enea jatetxea
Telesforo Erretegia - Asti pinturak
Kosta Hortz Klinika - Salegi taberna
S.F. Txanela - Indaux
Euskalduna taberna - Treku
Tivoli taberna - Ulacia bidaiak

 

Joko eremuak markatzeaz Talai Mendi kanpineko taldeak arduratuko dira, partidak hasi baino ordubete lehenago. Jardunaldiroko pintxo-potea, berriz, Tivoli tabernan izango da, 12:00etatik 13:00etara.