Eugenio Ezenarro hil da, Ziri Kofradiako maisu nagusi izandakoa
Zarauzko Hitza
2020ko ots. 4a, 13:57
Ziri Kofradiako maisu nagusi Eugenio Ezenarro 'Kotxo' zendu da gaur, 70 urte zituela. Getariako Txakolinaren aipatu kofradia sortu zuen hainbat lagunekin batera Zarautzen, eta zenbait kapitulu ere egin zituzten urte batzuetan, pertsona ezagunak omenduz eta Euskal Herriko beste kofradiak gonbidatuz.