Eguraldi txarrari aurre eginda, usadio zaharrari eutsi diote herriko ikastetxeek

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 4a, 17:06

Santa Ageda bezpera da gaur. Ohitura zaharrei eutsita, oles egitera atera dira herriko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak kalera, makilak eskuetan. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, kantu saioa egin dute guztiek.