Irudietan: Makilak eskuan eta kopla zaharrak kantuan

Aritz Mutiozabal 2020ko ots. 5a, 08:30

Herriko hainbat talde kalez kale aritu zen atzo arratsaldean, makilak eskuan, Santa Ageda bezperako koplak abesten. Zarautz-Txiki, Txinpirin eta Musika Eskolako ikasleak Musika Plazan elkartuko dira, 18:00etan, musika eskolako trikitilariak eta Aner Peritz eta Uxue Alkorta bertsolariak lagun zituztela. Ordu eta erdi geroago, Zarautz Abesbatzak hartu zuen lekukoa, Nahiko Larri trikiti taldearekin eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariekin. Ohitura zaharrak bizi-bizirik segitzen dutela erakutsi zuten beste urte batez.