Bideoan: Herriko taldeak kantuan atera dira Santa Ageda bezperan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 5a, 10:47

Usadioari jarraituz, oles egitera atera ziren atzo Zarautz-Txiki, Txinpirin eta Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak herriko kaleetan zehar. Bertsolari, txistulari, soinujole eta panderojoleak lagun zituztela, kopla zaharrak abestu zituzten kalez kale.