3.800 kilo janari eta konpresa bildu dituzte getariarrek eta zarauztarrek Saharako herriarentzat

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 5a, 13:30
AbendaƱon bildu dute herritarrengandik jasotako guztia (Saharautz)

Saharautz Elkartasun Taldeak jakinarazi du amaitu berri den kanpainan 3.800 kilo janari eta konpresa bildu direla Zarautzen eta Getarian, eta beren alea jarri duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie. Atzo eguerdian bidali zuten jasotakoa Elkartasun Karabanara. Izan ere, Euskal Herritik milaka kilo jan bidaliko diete laster saharar errefuxiatuei.