Bihar inauguratuko dute Koldobika Jauregiren 'Dantza' erakusketa

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 5a, 15:00

Alkizako eskultore Koldobika Jauregik 'Dantza' filmerako diseinatu zituen jantziak ikusgai izango dira Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan bihartik aurrera; arratsaldeko 19:00etan inauguratuko dute. Estreinako aldia da erakusketa hau jende aurrean jarriko dutena, eta martxoaren 29a bitartean egongo da ikusteko aukera, 18:00etatik 21:00etara.