'El narco oasis vasco' liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak Garoan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 7a, 10:38

Euskal Herriko narkotrafiko mugimenduaren inguruan idatzitako liburuaren nondik norakoak azalduko ditu kazetari ikertzaileak otsailaren 18an.

Ahoztar Zelaieta kazetari ikertzaileak El narco oasis vasco bere azken lana aurkeztuko du Garoa liburu dendan otsailaren 18an, asteartea. Garoak eta Arraio Irratiak prestatu dute hitzordua, eta 19:00etan hasiko da kazetaria Euskal Herriko narkotrafikoaren zirrikituen inguruan hizketan.