Afedegi Saria jaso du Aitor Frantzesena 'Gallo'-k

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 7a, 15:08
Aitor Frantzesena 'Gallo' Adefegi Sariarekin, Donostiako Aquariumean.

Gipuzkoako Federazioen Elkartea da Afedegi, eta aurten Aitor Frantzesena 'Gallo' surfista zarauztarrari egokitu diote urteko kirolari onenaren saria. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Donostiako Aquariumen.

Gallok hunkituta jaso zuen oroigarria Gipuzkoako Surf Federazioko presidente Maialen Saezen eskutik. "Egin dudan guztia egin dut erakusteko ezintasunarekin ere egin daitezkeela, hau da, mugak gainditu daitezkeela", adierazi zuen surflariak.