ZAEko beteranoak nagusi eta seniorrak seigarren izan dira gaur Hondarribin

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 8a, 17:18

Hondarribiko XX. Traineru Jaitsiera jokatu da gaur eguerdian, eta zarauztarrek hiru ontzi atera dituzte uretara, horietako bi beteranoen kategorian.

Hiru estropada jokatu dira gaur Hondarribi aldean: beteranoena, senior emakumezkoena, eta senior gizonezkoena. Beteranoetan bi ontzirekin lehiatu da ZAE, eta garaipena eskuratu du Badok13 A taldeak. B ontzia, berriz, zortzigarren postuan gelditu da; azkena, alegia.

Hamasei segundoko aldearekin, garaipen nabarmena eskuratu dute zarauztarrek kategoria horretan.

Senior gizonezkoetan, berriz, seigarren sailkatu da Enbata. Hemezortzi ontzi aritu dira lehian, eta zarauztarrak txukun ibili dira. Hondarribiak eskuratu du garaipena, Bermeo izan da bigarrena, eta Donostiarra hirugarrena.

Emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak taldea nagusitu da, eta Orio eta Tak Oria sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.