Erabakita gelditu da emakumezkoen zein bost taldek jarraituko duten plaieroetako ligan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 9a, 14:15
Kebidek taldeak partida guztiak irabazi ditu, eta lider da (Onintza Lete Arrieta)

Gaur amaitu da emakumezkoentzat liga erregularra. Kebidek nagusi izan da denboraldiko bederatzi jardunaldietan, partida guztiak irabazi baititu. Sailkapenean ez da aldaketarik egon aurreko jardunalditik hona.

Gaurkoarekin bederatzi jardunaldi jokatu dituzte emakumezkoek plaieroetan, eta hamar, berriz, gizonezkoek. Emakumezkoek gaur amaitu dute liga erregularra, eta hemendik aurrera liga jokatuko dute sailkapeneko bost onenek, eta kopan ariko dira gainerakoak. Talde hauek ibiliko dira ligan: Kebidek, Sakana-Limoss, Katixa, Lukas Ardotegia eta Kupela Taberna.

Ez da ezustekorik egon, aurreko jardunalditik hona ez baita sailkapenean aldaketarik izan.

Ikusi hemen gaurko jardunaldiko argazki bilduma.

Hauek dira gaurko emaitzak:

Emakumezkoak

Gizonezkoak

Eta hemen, sailkapenak