Bideoa: Izeta IV.ak eta Udane Ostolazak gainditu dute erronka

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 9a, 16:33

Erronka beren buruei jarria zieten harri-jasotzaile zarauztarrak nahiz oriotarrak, eta hura gaindituta, aurrera begirako asmoez hitz egin zioten Erlo Telebistari atzo Aritzbataldeko marka saiakerak bukatu ondoren.

Herri kirol ikuskizun berezia egin zuten atzo arratsaldean Aritzbatalde pilotalekuan. Izan ere, bi errekor saiakera zeuden jokoan. Batetik, Udane Ostolazak aurreneko marka ofiziala nahi zuen lortu 75 kiloko kubikoa altxatuta. Bestetik, Hodei Iruretagoiena, Izeta IV.ak, bi harri desberdinekin 150 altxaldi egin nahi zituen segidan. Biek lortu zuten euren helburua.

Kontuak kontu, aurrena, harri-jasotze erakustaldia egin zuten Mikel Lopetegi Urra, Aimar Irigoien, Unax eta Jakes harri jasotzaileek. Era berean, Arria V.ak eta Txapartegik pentatloiko probak egin zituzten.

Irakurri probaren kronika eta ikusi argazki bilduma.