Alerta laranja ezarri dute astelehen honetarako

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 9a, 17:10
Artxiboko irudia (Lorentxo Portularrume)

Adituen arrabera, lau metro eta lau metro eta erdi arteko olatuak espero dira bihar arratsaldean gure kostaldean.

Olatu handiak espero dira bihar, astelehena, itsasertzean; erakundeek jakinarazi dute lau metro eta lau metro eta erdi garai ere izango direla. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du bihar arratsalderako. 17:39 inguruan izango da itsasgora eta, horregatik, alerta laranja 16:00-19:00 bitartean egongo da indarrean.