Los Titiriteros zirkua izango da asteburuan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 11a, 09:00

Zirkua izango da ikusgai ostiraletik igandera Itxasmendi auzoan. Oraingo honetan, Los Titiriteros konpainia etorriko da herrira, eta hainbat funtzio eskainiko ditu.

Haurrek 8 euro ordaindu beharko dute gonbidapenarekin, eta helduek 10 euro; eta gonbidapenik gabe gabe, haurrek 10 euro eta helduek 12 euro. Ostiralerako, gainera, prezio bereziak iragarri dituzte: haurrek 5 euro eta helduek 10 euro.

Saioen ordutegia

  • Otsailak 14, ostirala: 18:30ean.
  • Otsailak 15, larunbata: 18:30ean.
  • Otsailak 16, igandea: 12:00etan eta 17:00etan.