'Parasitos' izango da ikusgai jatorrizko bertsioan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 10a, 15:00

Ostegun honetan Parasitos filma emango dute jatorrizko hizkuntzan Modelo aretoan, gaztelaniazko azpitituluekin. Ekoizpenak lau Oscar sari irabazi berri ditu: film onena, atzerriko film onena, zuzendari onena (Bong Joon Ho) eta gidoi onena, hain zuzen ere.

Bi saio eskainiko dituzte: bata, 19:00etan, eta bestea, 21:30ean. Sarrerak 4,90 euro balioko du txarteldegian; sarean ere eros daitezke.