Gaur gauean hasiko dira Bizkaia kaleko asfaltatze lanekin

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 10a, 15:32
Bizkaia kaleko eremu bat. (Zarauzko Udala)

Gaur hasi eta hilaren 15a bitartean Bizkaia kaleko eremu batzuk asfaltatuko dituzte gauez; edonola ere, eguraldiak lagunduko ez balu, lanak atzeratu daitezkeela iragarri du udalak.

Gaur eta asteazken gauean, lehen zatiko lanak egingo dituzte, San Inazio-Salbidekoak, eta bihar eta ostegunean, berriz, bigarren zatikoak, Iturribide-Urdanetakoak.

Lanek ibilgailuen zirkulazioari eragingo diote, eta eragin hori ahalik eta txikiena izan dadin, lanak gauez egingo dituzte: 22:00etatik 06:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, trafikoari irekita egon dira kaleak. Udalak barkamena eskatu du sortu daitezkeen eragozpenengatik.