Uztaileko lehen bi asteburuetan izango da aurtengo Txaparrotan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 11a, 09:31

Dagoeneko eman dituzte jakitera aurtengo hondartzako eskubaloi txapelketaren datak.

Uztailaren 4an eta 5ean jokatuko dute haurren hondartzako eskubaloi txapelketa, eta 11n eta 12an helduena. Ohi bezala, desertu txikian izango dira partidak, eta txapelketaren inguruko berriak twitter kontu berri batean zabalduko dituzte.

Hemen daude ikusgai iazko haurren eta helduen Txaparrotan txapelketako argazkiak. Iaz, bakoitzean 1.000 jokalaritik gora elkartu zen.