Mikel Makala eta Jimmy Bidaurreta bikoak Descarga Libre diskoa argitaratu zuten iaz, eta urtean zehar bertan jasotako abestien remix-ak egiten eta plazaratzen joan dira pixkanaka-pixkanaka. Orain, moldaketa horiek guztiak bildu eta Descarga Libre Remixed diskoa kaleratu berri dute Makalaren Orrua Diskak zigiluarekin.