Herri Batzarra egingo du EH Bilduk otsailaren 19an
Zarauzko Hitza
2020ko ots. 11a, 11:16
EH Bilduk Herri Batzarra deitu du datorren asterako. Otsailaren 19an izango da, asteazkenean, 18:30etik aurrera, Gaztelekuan. Herriko erronkei buruz hitz egingo dute, eta horretaz gain, EH Bilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarena izango dute gonbidatu, egungo egoeraren azterketa egiteko.