Irudietan: Moilako horma hautsita

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 12a, 10:05

Hainbat herritar ari da gerturatzen Zarauzko moilara, itsasoak hautsitako horma ikustera. Gehienek sakelako telefonoz nahiz sare sozialen bidez iritsitako irudiei esker izan dute berria, eta bertatik bertara ikusi nahi izan dute txikizioa. Udaleko ordezkariak eta udaltzainak ere bertan izan dira goizean.