Larunbatean jokatuko dute Plaieroetako hurrengo jardunaldia

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 13a, 11:00

Emakumezkoetan, kopako eta ligako lehen jardunaldia jokatuko dute larunbat honetan. Gizonezkoek, berriz, liga erregularreko hamaikagarren jardunaldia izango dute jokoan.

Larunbatean, 14:30ean hasiko dira partidak, eta gizonezkoen Euskalduna taldea arduratuko da joko eremuak markatzeaz. Hemen daude ikusgai norgehiagokak:

Emakumezkoak (liga)

Kupela taberna - Sakana Limoss
Kebidek - Lukas ardotegia
Atsedena: Katixa

Emakumezkoak (kopa)

Talai Mendi kanpina - Balearri Elkano
Kirkilla Enea jatetxea - Euskalduna taberna
Atsedena: Itxas Lur taberna

Gizonezkoak

Pukas Shelter - Talai Mendi kanpina
Kirkilla Enea jatetxea - Telesforo erretegia
Asegroup - Kosta Hortz Klinika
Salegi taberna - S.F. Txanela
Indaux - Euskalduna taberna
Treku - Tivoli taberna
Arrano - Ulacia bidaiak

Atsedena: Itxas Lur taberna