Goiz buelta egingo du Pagoeta Mendizale Elkarteak Urkulu urtegiaren inguruan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 13a, 11:51

Urkulu urtegitik Kurtzebarrira igoko dira eta, handik, lakura itzuliko dira atzera.

Otsailaren 23rako txangoa antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak. Urkulu urtegitik abiatu eta Kurtzebarrira joango dira eta, handik, atzera urtegira. Goiz buelta izango da eta, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan eman beharko da izena, otsailaren 21a baino lehen. 

Irteera Agoueseneko biribilgunean izango da, 07:30ean.