Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketan bigarren izan da Joseba Altuna, Zarautz Kirol Elkarteko pilotaria. Legazpin txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten, eta Jurdan Arakistaini irabazi bazion ere, Iraitz Huegun txapelduna ezin izan zuen garaitu. Hala, Zestoan jokatutako lehen jardunaldiko puntuak kontuan hartuta, txapeldunorde geratu da Joseba Altuna oriotarra txapelketan.
Argazkiak: gipuzkoapilota.eus