Kaleko argazkigintza landuko dute ostiralean Photomuseumen

Zarauzko hitza 2020ko ots. 13a, 17:00

Kaleko argazkigintza egiteak duen xarma eta arriskua ulertzeko, 'Everybody street' dokumentala proiektatuko dute. 

'Gela' programaren barruan, Cheryl Dunnen Everybody Street dokumentala emango dute ostiralean Photomuseumen, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa da.

New Yorkeko 13 argazkilari esanguratsuenen testigantzez baliatuz, kaleko argazkigintza egitearen gorabeherak islatzen ditu dokumentalak. Martha Cooper, Jill Freedman, Mary Ellen Mark, Jamel Shabazz, Ricky Powell eta Boggie argazkilariak dira dokumentaleko protagonistak, besteak beste.

Kaleko argazkilaritza, giza izaeraren une bereziak argazkian harrapatzean datza. Hau da, giza portaera irudi bidez azaltzea.