Maitasun Kontzertua eskainiko du bihar Zarautz Abesbatzak

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 14a, 09:00

Ohiturari jarraituz, Zarautz Abesbatzak aurten ere Maitasun Kontzertua eskainiko du larunbat honetan. Merkatu plazako lehen solairuan izango da emanaldia, 20:00etan hasita, eta, maitasun kantez osatutako egitarauaz gozatzeko aukera izango da. Zarautz Abesbatzak Antxon Sarasua musikaria izango du bidelagun saioan.