Lide Azkue bigarren izan da Zumaiako Herri Lasterketan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 16a, 10:41
Lide Azkue helmugara iristen. (Maria Maya Manterola)

Giro epela eta hego haizea lagun, 400 korrikalarik hartu zuten parte atzo arratsaldean Zumaiako 36. Herri Lasterketan. Emakumezkoetan Maider Korta azpeitiarra izan zen helmuga zeharkatzen bizkorrena (43:04), eta haren atzetik, bigarren postuan, Lide Azkue zarauztarra sailkatu zen (44:22); Arri Urbieta zumaiarra (44:55) izan zen hirugarrena.

Lasterketako kronika eta argazki bilduma Baleike.eus atarian daude.