Hautesle zerrendak ikusgai daude HAZen

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 16a, 17:02

Datorren apirilaren 5erako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak daude deituta, eta Zarauzko Udalak jakinarazi du Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia 29) daudela ikusgai hautesle zerrendak, nahi duenak erreklamazioa jartzeko.

Horretarako epea bihar bertan hasi eta otsailaren 24ra artekoa izango da, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 08:00etik 15:00etara; ostegunetan arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara. Erreklamatu ahal izateko, indarrean dagoen NAN agiria aurkeztu beharko du interesdunak.

2019ko azaroaren 28ra arte Zarautzen erroldatutako espainiar nazionalitatea duten adin nagusiko bizilagun guztiak sartzen dira zerrenda horretan.Bide batez, bozkatzeko mahaiak eta lokalak ere kontsultatu ahal izango dira.