910 manta bildu ditu Hotz Zarautzek asteburuan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ots. 17a, 15:30
Hotz Zarautzen manta bilketa (Aritz Mutiozabal)

200 manta biltzea zuten helburu, eta kopuru hori lau aldiz biderkatu dute. Are gehiago, asteburuan bertaratu ezin izan duela eta, deika dute jendea oraindik, manta gehiago emateko. Jasotakoak Salvamento Maritimo Humanitariori emango dizkiote.

Arrakasta izugarria izan du Hotz Zarautz pertsona errefuxiatuen aldeko elkarteak egindako deialdiak. Larunbat goizerako gainditu zuten finkatutako helburua, 300 manta bilduta. Guztira, 910 manta bildu dituzte asteburuan. Alegia, finkatutako helburuan baino lau aldiz gehiago.

Salvamento Maritimo Humanitariori emateko egin dute manta bilketa, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, espero baino askoz manta gehiago bildu badituzte ere, guztiak beharko dituzte erreskateetarako. Mantak tamainaren arabera jasota dauzkate une honetan Gipuzkoa kaleko 32. zenbakiko lokalean.

Mantez gain, plastiko sendozko edalontzi berrerabilgarriak jasotzeko ere eskatu diete SMHk, eta Nafarroako Basorlegi enpresak 200- edalontzi eman dizkiete doan.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete mantak eman dituzten zarauztar zein inguruko herritar guztiei.