Humphrey Cobb gogoratuko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 19a, 19:00

Senderos de Gloria eleberriaren egilea izan zen; ondoren, Stanley Kubrickek zinemarako moldatu zuen. Ostiralean izango da saioa, 18:00etan hasita.

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Humphrey Cobb idazle eta gidoilaria izango dute aztergai Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Ohiko moduan, doan izango da, eta 18:00etan hasiko da..

Stanley Kubrick zinegileak 1957an zinemara eraman zuten Path of Glory –gaztelaniaz Senderos de Gloria gisa itzulia– eleberria idazteagatik da batez ere ezaguna. Bere garaian, eleberria oharkabean pasatu zen, eta antzerkirako egokitzapenak ere ez zuen oihartzunik izan. Arrakasta zinemari esker lortu zuen.

Aipatu eleberria idazteko ideia The New York Times egunkarian Lehen Mundu Gerrari buruzko albiste bat irakurri ondoren bururatu zitzaion. Bertan, "adibidea emateko" matxinatu ziren bost lagun fusilatu zituztela aipatzen zen. Path of Glory suminduratik eta ezagutzatik sortutako eleberria da. Izan ere, Cobb boluntarioa izan zen mendebaldeko frontean, eta Amienseko gudan borrokatu zen.