Atzo abiatu zuten 2020ko Halterofiliako Liga Nazionala Zarautzen

Zarauzko hitza 2020ko ots. 23a, 17:33

Zarauzko halterofilia saileko 15 urte azpiko taldeak ere parte hartu zuen jardunaldian.

Halterofiliako Liga Nazionaleko lehen jardunaldia jokatu zen atzo Aritzbatalde kiroldegian, eta senior mailako kirolariez gain, Danel Lopezek gidatzen duen 15 urte azpiko taldeak ere parte hartu zuten ligako lehen saioan. Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia sailetik azaldu dutenez, "estreinaldi bikaina izan zuten gaztetxoek".

Liga Nazionaleko bigarren jardunaldia apirilaren 18an izango da.