Martxoan 12 film hauek ikusteko aukera egongo da Modelo aretoan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 25a, 11:58
Estreinaldi batekin hasiko du martxoko programazioa Modelo aretoak

Asteburu honetan hasiko da martxoko programazioa, estreinaldi batekin: The gentlemen: los señores de la mafia filma emango dute ostiraletik astelehenera. Haurrentzako bost emanaldi ere programatu dituzte.

The gentlemen: los señores de la mafia filmarekin hasiko du Modelo aretoak martxoko programazioa. Estreinaldia da, eta ostiral honetatik astelehenera bitartean emango dute zinema aretoan, ohiko ordutegian. Guy Ritchie zuzendariaren azken lana hori thriller-a da. Beste bi thriller programatu dituzte martxorako: First love eta  Ofrenda a la tormenta (estreinaldia).

Komediazko, dramazko eta beldurrezko film bana ere proiektatuko dituzte hilabetean zehar, baita haurrentzako bost film ere. Horietatik hiru animaziozkoak izango dira. Hemen dago ikusgai informazio guztia.