Ura moztuko dute bihar Zarauzko zenbait kaletan

Zarauzko hitza 2020ko ots. 25a, 15:04

Ur hornidura sarean hobekuntza lanak egingo dituzte bihar, asteazkena. Lan horiek direla eta, zenbait kaletan ura etengo dute goizean zehar.

Bihar, asteazkena, ur mozketa izango da Zarauzko zenbait kaletan, ur hornidura sarean egingo dituzten hobekuntza lanak direla eta. Hain zuzen ere, Araba kaleko 20. zenbakiaren pareko zangan egingo dituzte lanak, eta Araba kalean zein inguruko beste kale batzuetan izango du eragina ur mozketak. Zehazki, Gipuzkoako Urakek azaldu duenez, Araba kaleko 13, 15, 17, 19, 22, 24, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 35, 37, 39, Bizkaia kaleko 26, 28, Hegoalde kaleko 10, 12 eta Iturrilun plazako 1, 2, 3 eta 4 zenbakietan moztuko dute ura, 9:00etatik 13:00ak bitartean. 

Iraupena ustezkoa dela jakinarazi dute Gipuzkoako Uraketik, beraz, posible da 13:00ak baino lehen bukatzea. Kasu horretan, abisatu gabe emango dute ura. Luzatzen bada, berriz, 902-30 22 22 telefono zenbakian emango dute mozketaren berri. Bestetik, mozketa dela eta presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezkeela ere ohartarazi dute.