'Salestarrak' erakusketa zabaldu dute Photomuseumen

Zarauzko hitza 2020ko ots. 25a, 15:30

Zarauzko Photomuseumek Marta Contin argazkilari donostiarraren Salestarrak erakusketa izango du aldi baterako erakusketei eskainitako aretoan. Apirilaren 5era arte izango da ikusgai.

Iruñeko Salesetarren komentu zaharra da erakusketaren gai nagusia. Cominen begiradaren bidez, "historiaz eta txoko magikoz betetatako Iruñeko alde zaharreko eraikin enblematiko horrek gordetzen zituen sekretu guztiak azalera ateratzen dira".

Bere irudiei esker, klausurako mojen komunitate hau bizi izan zen lekuaren testigantza dago, hau da, Mariaren Bisitazioaren komentuarena. Bertan, sortu zenetik 1905etik, 2003ra arte bizi izan ziren. Urte horretan, salestar mojek komentua saldu zioten Mankomunitateari eta Gasteizera joan ziren.

Egun, eraikina zaharberritzeko eta egokitzeko proiektua gauzatzen ari dira, Iruñerriko Mankomunitatearen etorkizuneko egoitza hartuko du eta. 

Photomuseumek irudi horien balio historiko-dokumentala nabarmentzen du, "bai eta haien balio estetiko eta artistikoa ere. Egileak maisuki bereganatzea lortu du eraikina osatzen duten espazioen esentzia, horma higatuak, altzari zaharrak, leiho eta ate zarratuak... denboran garraiatzen gaituzte, eta mojen antzinako etxea irudikatzera garamatzate, orain bakartia eta abandonatua".