Atzo gauean Repsol etxeak "Sol" bereizgarriak banatu zizkien Euskal Herriko hamaika jatetxeri, eta sarituetako bat Zarauzko Kirkilla Enea izan da. Donostiako San Telmo Museoan egin zen sari-banaketan 400 lagun baino gehiago juntatu ziren, eta han izan ziren Xabier Zabala eta Julen Olazabal garaikurra jasotzen.
Kirkilla Eneakoek sare sozialetan argitaratutakoaren arabera, "oso gustura" daude Repsolen bereizgarria jaso izanagatik. Beren esanetan, lan taldeak urte askotan egindako lanaren eta esfortzuaren fruitua da saria.
Eskualdeko jatetxeei dagokionez, Orioko Katxiña bodegak eta Zestoako Iraetak ere jaso zuten Repsol etxearen bereizgarria.