Gaur egingo dute otsaileko udalbatzarra

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 27a, 09:48
Iazko udalbatzar bat

Hamar puntu bozkatuko dituzte udal ordezkariek 19:00etatik aurrera udaletxeko udalbatzar aretoan. Udalbatzar saioa zuzenean ikusteko aukera egongo da, ohi bezala, Erlotelebista.eus atariko Zuzenean atalean.

Otsaileko udalbatzarra egingo dute gaur 19:00etan  udaletxeko udalbatzar aretoan. Hamar puntuko zerrenda osatu dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Besteak beste, honako hauek:

-Zarauzko ikastetxeei eskolaz kanpoko jarduera egiteko dirulaguntzak emateko oinarri berezien aldaketa. Hasierako onespena. 2020. urterako oinarri bereziak.

-Taxi-bus zerbitzua sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

-Zarauzko Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa 2020. urterako.

-Zarauzko Udalaren araugintza plana 2020. urterako.

-Hirigintzako hitzarmena, Errotaberri industria sektoreko Etxetxo baserria finkatzeko. 

-Salberdin arearen birpartzelazio proiektuko R14 partzela lehiaketa bidez saltzea. Kontratua adjudikatzea.

Ikusi udalbatzarra etxetik

Ohi bezala, Erlotelebista.eus atarian udalbatzarra zuzenean jarraitzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, portadan erdialdean dagoen Zuzenean atalera jo beharko dute, 19:00etatik aurrera.