Ron Fricke zinemagilea izango da gaur protagonista Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 28a, 14:36

Asteroko Gela programaren barruan, argazki zuzendari fina izateagatik ezaguna den Ron Fricke zine zuzendaria izango dute hizpide.

Chronos, Sacred site edo Baraka filmetako protagonista da estatubatuarra, eta bere inguruko saioa izango da gaur Photomuseumen. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.