Irudiak eta bideoa: Mutil Dantzak Musika Plazan

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 1a, 14:30

Hileko lehen eguna igandea egokitu da, eta Alaken dantza taldeak ez du hutsik egin martxoko hitzorduan; ezta dantzariek ere. Taldekoen jarraibideak segiz, dozenaka lagun bildu dira dantzarako Musika Plazan. Zarauztarrak gehienak, baina baziren beste herrietatik etorritakoak ere.