Zarauztarrak ere Lilatoian izan dira

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 1a, 14:16

Aldarrikapenak, festa eta kirola batuz, Donostian izan dira dozenaka korrikalari zarauztar, Lilatoia egiten. "Ederra eta hunkigarria" izan da esperientzia haien esanetan.

Batukada ibili da Donostiako kaleak girotzen, eta Zarauzko Zarakatun taldeko hainbat emakumek hartu du parte horretan ere.