Gzk izan da irabazle Egunean Behinen Zarauzko Hitzako taldean eta baita sailkapen orokorrean ere

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 2a, 08:50

Aizpurua gozotegiak emandako gosari bikoitza eskuratu du Egunean Behin jokoko Gzk erabiltzaileak. Baita Itsas Museoak eskainitako saria ere, sailkapen orokorrean ere txapeldun izan da eta.

Otsailaren 24tik martxoaren 1erako astean Gzk izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. Aizpurua gozotegian gosari bikoitza eskuratuko du. (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat zarautz@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin). Bigarren aldiz irabazi du Zarauzko Hitzaren saria eta, oraingoan, Egunean Behineko erabiltzaile guztien artean lehena ere izan da.

Gaurtik martxoaren 8ra bitartean, Aizpurua gozotegian beste gosari bat irabazteko aukera izango dute jokoko erabiltzaileek.