Graficas Juaristi izango da aurrerantzean ZASTeko emakumezkoen taldearen babeslea

Graficas Juaristi izango da ZAST taldearen babesle berria.

Joan den astean iragarri zuten ZASTek eta Graficas Juaristik, Itziarreko inprentak, emakumezkoen taldeko babesle berria izango dela. Badira urte batzuk Graficas Juaristi ZASTen bidelagun nagusienetako bat dela,  eta oraingoan aurrera pauso bat eman nahi izan dute elkarren arteko harremana sakontze aldera. Beraz, hemendik aurrera, Lehen Mailako Emakumezkoen ZASTeko Senior taldeak Graficas Juaristi ZKE izenpean lehiatuko du.

Beñat Jauregik zuzendutako neskek denboraldi txukuna egin dute orain arte; izan ere, jolastutako 14 jardunalditatik 11 garaipen lortu dituzte. Horrela, sailkapenaren hirugarren postuan daude eta lidergoa lortzeko garaipen batera geratzen dira. Entrenatzailearen arabera, "taldearen helburua da bigarren itzulian lehenengo lau postuetan amaitzea". Horrela, igoera fasea jokatzeko aukera, behintzat, izango luke Zarauzko saskibaloi taldeak.

Erlazionatuak

Kronika: Azken laurdenean behera eginda, alde handiz galdu du Ulaciak 22. jardunaldia

Zarautz

Aurreko bi jardunaldietako partidak irabazi ondoren, Zast-Ulaciak ezin izan du hirugarren norgehiagoka jarraian irabazi 22. jardunaldian, 71-51 gal...