Badok 13k irabazi du distantzia luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa

Legution jokatu dute asteburuan senior eta beteranoen Euskadiko Traineru Txapelketa. Uste baino traineru gutxiago aurkeztu ziren lehiara.

Egin beharreko lanak 15:43,91ko denboran eginda, txapeldun izan da Badok 13 beternoen trainerua Legution, Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketan. Haren atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Donostiako Fortuna eta Sestaoko Iberia.

Datorren larunbatera begira daude dagoeneko Badok 13ko arraunlariak, Pasaiako jaitsiera jokatuko baitute. Horren ostean atsedena izango dute apirilaren amaiera arte; orduan hasiko dute beren liga.