Xabier Etxeberria: "Errazen atera zaizkidan ipuinak ganberroenak izan dira"

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 4a, 10:58

Xabier Etxeberria idazle zarauztarra 'Ahoz aho' telebista saioan izan zen atzo, udazkenean argitaratu zuen 'Txoria nintzela' liburua aurkezten. Hau da Etxeberriaren lehen ipuin liburua, eta 80ko hamarkadako Euskal Herrian girotua dago.