Udaberri Sariko lehen finalak jokatuko dira ostiralean

Aizpuru eta Daguerre Udaberri Sarietako finaletako batean (2017)

Gomazko paletako azken lehiak jokatuko dira, 20:00etan Aritzbatalde kiroldegian.

Udaberri Sariko lehen finalak jokatuko dituzte ostiralean Zarautzen. Gizonezkoetan Zarautz 2 taldea (Zabala eta Elizondo), Danok Bat 1 (Arrizabalaga-Garalde) taldearen aurka arituko da, lehen mailako kategorian. Emakumezkoetan, berriz, jubenilak izango dira finala jokatuko dutenak: Intxurre 1 taldea (Agirre-Olano), Zumaia taldeko (Etxaide-Azkue)  bikotearen aurka lehiatuko da. Guztiak gomazko paletako finaleko partidak izango dira. Ostiral iluntzean jokatuko dira, Aritzbatalde pilotalekuan, 20:00etan.

Deban eta Mutrikun ere izango dira Udaberri Sariko finalak: Deban larruzko paletako finala jokatuko dute, larunbat goizean (Aldats pilotalekuan), eta Mutrikun, zesta-puntako norgehiagoka izango da jokoan, larunbat arratsaldean (Miruaitz pilotalekuan).

Hemen Udaberri Sariko finalei buruzko informazio gehiago.