Janis Joplin eta Amy Berg landuko dituzte Photomuseumen

'Janis: Little Girl Blue' dokumentalaren azala

Bi emakume hauen ibilbideak aztertuko dituzte ostiralean, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira.

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Amy Berg zinegile eta gidoilariaria, eta Janis Joplin abeslaria aztertuko dituzte ostiral honetan Photomuseumen, 18:00etan. Bakoitzak bere esparruan izandako arrakasta eta ibilbidea aztertuko dituzte saioan. Horretarako, Amy J. Berg (1970) zinema zuzendari estatubatuarrak Janis Joplin kantari eta konpositorearen inguan ekoiztu zuen dokumentala aztertuko dute. 2015. urtean kaleratutako Janis: Little Girl Blue dokumentala hain zuzen. Bertan, Bergek Janis Joplin rock abeslari arrakastatsuaren biografia kontatzen du, Joplinek bere gertukoenei idatzitako gutunek gidatuta, eta abeslariaren heriotzarekin bukatzen du dokumentala (27 urterekin hil zen Joplin).

Emakume Langileen Nazioarteko eguna izango da bi emakume hauen inguruko saioa egiteko arrazoi nagusia.