Yuri Berchichek sartu du Athletic Espainiako Kopako finalean

Onintza Lete Arrieta 2020ko mar. 6a, 10:11
Yuri, artxiboko irudian

Zarauztarrak 80. minutuan sartutako golari esker jokatuko dute bizkaitarrek finala, Realaren kontra. Atzo Granadan, izan ere, kostata irabazi zuten zuri-gorriek finalaurreko partida.

Athletic izango du Realak aurrez aurre Espainiako Kopako finalean, apirilaren 18an, Sevillan. Atzo iluntzean jokatu zuten zuri-gorriek finalaurreko partida Granadaren aurka, eta 2-1 galdu arren, finalerako txartela lortu dute Gaizka Garitanoren mutilek.

Garitano bera Zarautzen bizi da, eta beste zarauztar batek lortu zuen garaipenaren gola: Yuri Berchichek. 80.minutuan iritsi zen euskaldunen gola, eta horri esker euskal derbia izango da Espainiako Kopako finalean. Laugarren aldia izango da bi euskal talde ariko direla finalean, gaur Berria egunkariak gogorarazi duenez.