M8, Emakume Langilearen Eguna

Bideoa: Zer pentsatzen dute eskualdeko herritarrek Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz?

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 6a, 17:15

Martxoaren 8aren atarian, Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz zenbait herritarrek duten iritzia jaso du Erlo Telebistak Zarautzen eta Azpeitian.

Egitarau zabala antolatu dute Zarautzen Emakumeen Nazioarteko Egunari begira udalak zein Sare Feministak. Horiek eta askoz gehiago aurkituko dituzu M8aren harira sortu dugun atal berezian.

UDALAREN EGITARAUA

Martxoaren 2tik 22ra. Martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztien erakusketa Torre Luzean. Egunero, 18:00etatik 22:00etara.

Bihar, martxoak 4. Erroa eta geroa: emakume baserritarren ahotsak. dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Antoniano aretoan, 19:00etan. Hizlariak Ane Gorosabel eta Mirene Begiristain izango dira.

Martxoak 7, larunbata. Zuhaitz Egunaren harira, Emakume Zientzialarien Basoa osatuko dute. 10:00etatik aurrera, zuhaitzak landatuko dituzte Zingira basoan, eta landatzen duten zuhaitz bakoitzari emakume zientzialari baten biografia jarriko diote, horretarako bereziki prestatutako txarteltxo batzuekin.

Martxoak 11, asteazkena. Hitzaldia gaztelaniaz: Arte y mujer. Visibilidad de las artistas vascas, Mari Jose Aranzasti arte historialariaren eskutik. 19:00etan Etxezabalan.

Martxoak 13, ostirala. Erradikalak ginen ikuskizuna, Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal umoregile eta aktorearen eskutik. Feminismoa ardatz hartuta, umoretik landuko dituzte hainbat gai: neska gazte promesaren etiketa, zahartzea, gorputzaren aldaketak, sexualitatea, biolentzia... 20:30ean Modelo aretoan. Sarrerak salgai daude Sanz Enean, 6 euroan.

SARE FEMINISTAREN EGITARAUA

Martxoak 6

  • Surf ikastaroa Zarauzko Surf Elkartean, 16:45ean.
  • Txiletar feministen dantzaren entsegua, 18:00etan Lege Zaharren enparantzan. Ondoren, protestarako kazerolada.

Martxoak 8

  • 10:00. Apainketa kolektiboa.
  • 12:00. Martxa ibiltaria Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
  • 14:00. Bazkari autogestionatua.
  • 15:00. Elkarrekin Dantza (Sara de La Cruz) eta Dantzaldia, Manuela Ahizpen eskutik, Lege Zaharren enparantzan.

Martxoak 17

  • 17:00. Migratutako emakumeen mahai ingurua Gaztelekuan.

Martxoak 25

  • 19:00. Kontrako eztarritik liburuari buruzko solasaldi literarioa, Uxue Alberdirekin, Garoa liburu dendan.

Horiez gain, zineforum saioak izango dira Modelon martxoaren 24an eta martxoaren 31n, astearteak biak. Dena den, oraindik ez dute jakinarazi zein ikus-entzunezko emango dituzten.