Mendi irteera antolatu du Pagoetako Mendizale Elkarteak

Zarauzko hitza 2020ko mar. 7a, 11:25

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatu du ibilaldia, eta Urkaregi (San Migel) mendatetik Akarregi mendirainoko bidea egitea aurreikusten dute.

Pagoeta Mendizale Elkarteak irteera berezia antolatu du datorren martxoaren 15erako. 1936. urteko urrian eusko gudariek egin zuten ibilbidea hain zuzen.

Datorren ostirala bitartean, hilak 13, eman ahalko da izena Mendizabal Kinkil dendan. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Azken Portuko Agoueseko biribilgunetik abiatuta. Informazio gehiagorako, bisitatu honako esteka hau.