Bertan behera geratu da larunbat goizeko Emakume Basoaren landaketa

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 7a, 10:43
Iaz Zingira basoan eginiko landaketako irudi bat.

Zingira basoan 100 arkamurka landatzekoak ziren gaur goizean, Zuhaitz eguna eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Eguraldia lagun ez eta jende gutxi bertaratu da deialdira.

Hargatik, atzeratu egin dute ekimena, hurrengo astera. Martxoaren 15ean, igandean, 10:00etan elkartuko dira Torreioaren atzealdeko biltokian.

400 zuhaitz inguru landatuko dituzte Zingira basoan, eta gunea Emakume Zientzialarien Basoa izendatuko dute. Martxoaren 12 eta 13an, Antoniano eta La Salle ikastetxeko ikasleek landaketak egingo dituzte, eta martxoaren 15ean, herritarrei deialdi zabala eginda, beste saio bat egingo da.